XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauzak eta kariak hunela beha ezpagenitza errore handiak eginen genituzke.

Txinako Alderdi Komunistaren VIIgr. Biltzarretik iltkhitako Zentral Kommitatuaren bigarren bilkuraren ageria (1949/ko Ephailaren 5/ean).

Imperialistek eta etxeko reakzionariek eztute nehok ere beren derrota onhartuko hamaiean dano borrokatuko dute.

Bakhea ta ordina harzara ethor litezenean ere herrialde osoan sabotatuko dute ta albaratuko, eta noiz ere beren iaubetza Txinan berriro ekharten saiatuko dirade.

Hau zigurra da, dudarik gabekoa, nehoiz ere eztugu gure begirantza utziko.

Txina herriaren konferentzia politiko konsultatzailearen lehen bilkura pleinean eginikako hitzaldia (1949/ko Irailaren 21/ean).

Txinan, iaubetza systeman era-aldatze sozialista praktikoki egina dateke, ta iraultzaren periodua kharakterizatzen duten giza-oldeen klassi -gathazka handi ta ekhaitzetsuak hamaituak dira.

Berhain, erori lur-iaubeen ta kompradoreen arrastuak, orain ere, egoiten badagoz, burgeseria bai badago, ta hiritargo ttipiaren era-aldatzea ia-ia hasirik baizik ezta.

Klassigathazka ezta hamairaino heldu.

Proletargoaren eta burgeseriaren arteko klassi-gathazka luzea ta arpegi-askotakoa izanen da, bai-eta batzuetan garratza ere bilhakatuko dateke.

Proletargoak, mundua bere behakunearen eredura aldatu nahi duke, bai eta burgeseriak bere eredura ere.

Halakotz, nork nor azpiratuko duen iakiteko da, eta sozialismuaren eta kapitalismuaren arteko gathazka orain-arte ezta erabakia.

Herriaren baitako iazargoen erabakitza iustuaz (1957/ko Otsailaren 27/an).

Gure herrian sozialismuaren ta kapitalismuaren arteko gathazka erabakitzeko denpora luze baten beharra dugu.

Haren karia hauxe da: gizarte zaharra danik ethorri den burgeseria ta intellektualen influentzia asko iarraikiko baita gure herrian, bai-eta heien klassi-ideologia ere.

Hau egiazko negurrian edo osotoro enthelega ezpadezagu hutsegite handiak eginen ditukegu, eta planu ideologikoan egin behar den gathazka eztugu betheko.

Ber thokian.

Gure herrian burgeseriaren ta hiritargo ttipiaren ideologiak, bai eta ideia anti-marxistak ere, ethorkizunean askozaz iarraikiko dira.